2008/12/04

ZER DIO EUSKAL KURRIKULUMAK DROGAREN PREBENTZIOAREN INGURUAN?

Hasi baino lehen,esan beharra dut gure etorkizunean,heziketa munduan,izugarrizko garrantzitsua duela drogen arazoa.Horregaitik eta euskal kurrikulumaren ekarpen hau egin nahi dut





1
OSASUN-HEZIKETA ETA
DROGA-MENDEKOTASUNEN
PREBENTZIOA
Euskal Curriculumaren inguruan zenbait gogoeta eta ekarpen
Marian Mendiola (Psikologoa)
Txus Congil (Hezitzailea)
1.- Beharrezkoa den hitzaurrea eta agerian dagoen premia.
Paraleloki burutzen ari garen prozesuaren ondorioz sortu dira ondorengo lerroetan burutuko
ditugun gogoeta eta ekarpenak. Alde batetik eraiki nahiko genukeen Heziketa-ereduaren
inguruko prozesu teorikoa dugu. Bestetik, osasun-heziketa eta droga-mendekotasunen
prebentzioa txertatzeko prozesu praktikoa dugu, beti ere fenomeno honek ikastetxeetan duen
nondik norakoa ulertzeko eta interpretatzeko erabiltzen dugun eredutik. Urteetako esperientzia
izanagatik, muga pertsonalak eta kolektiboak ere baditugu, heziketaren inguruan oro har
ikuspegi jakin bat izateagatik eta osasun-heziketa eta droga-mendekotasunen prebentzioaz
bereziki egiten dugun irakurketagatik eta berau ulertzeko moduagatik.
Baloreak, jarrerak, bizitza-estiloak eta bizitza-trebetasun pertsonalak eta sozialak kontutan
hartzen dituen Eskolako curriculumaren eraikuntza foroan parte hartzeko eskaini zaigun aukera
hobesten dugu, heziketaren helmuga nagusia bizitza-eskolarako trebatzea dela uste dugulako.
Eskola-komunitatearekin batera Askagintzatik urteak daramatzagu Osasun-heziketa eta
droga-mendekotasunen prebentzioa eskolako curriculumean txertatzeko nahian. Ahalegin
honetan kontutan hartzen ditugu curriculum zirkularra, akademikoa, zeharkakoa eta
tutoretzakoa.
Euskal eskola lortu beharreko helburutzat jotzen dugulako, beti ere ditugun errealitate
ezberdinen administrazioa, lurraldetasuna eta legalitatea kontutan hartuz. Baina eraiki nahi
dugun horrek izan behar dituen helburu pedagogikoak, akademikoak eta antolatzaileak zehatzmehatz
finkatu behar ditugula ez dugu ahazten. Jakinaren gainean gaude Euskarak ezinbesteko
tokia eta lehentasuna duela, ez dugu ahazten ezta ere irakasle-funtzioa, eduki akademikoak eta
teknologia berriak hartzen duten tokia. Baina ezin dugu ukatu honek guztiak galera handia
sortu duela hezkuntza curriculumean zehar-lerroak aplikatzeko eta martxan jartzeko. Dena den,
arlo horien guztien premia izango dugu gure herriak behar duen Euskal Eskola martxan jarri
nahi badugu.
2.- Osasun-heziketa eta droga-mendekotasunen prebentzioa ikastetxeetan: helburu eraginkor
batzuk.
2.1.- Eskola osasuntsuak eraikitzeko, eskolako curriculumaren helburu nagusienetako
osasuna sustatzea behar luke eta aldi berean heziketa-ekintzaren subjektua ikaslea dela
kontsideratu beharko litzateke.
2,2.- Ikastetxetan Osasun-heziketa eta Droga-mendekotasunen prebentziorako
programak diseinatu, partizipazioa, planifikazioa eta jarraitasuna ahalbideratuz.
Osasun-heziketa eta prebentzio programa horiek, hartzailearen eta helburuen arabera
ezberdinak izango dira. Horrela prebentzio unibertsala martxan jartzen denean
ikastetxeetako ikasle, irakasle eta familia guztietara zuzenduak izaten dira. Prebentzioa
2
selektiboarekin berriz tutoretzatan, arrisku egoeran dauden familiekin eta ikasle talde
zehatz batzuekin eramaten da aurrera, taldea kontutan hartuz. Azkenik prebentzio
egokitua dugu eta hau orientazioan eta familia eta ikasle zehatzekin egiten da, aurreko
ez bezala indibidualki egiten da.
2,3.- Curriculum akademikoan, zirkularrean, tutoretzan eta zehar-lerroetan txertatu
behar dira diseinu horiek. Txertatze prozesu honetan irizpide batzuk kontutan hartu
beharko dira, hala nola, heziketa zikloak, ikasleen garapen- eta heziketa-prozesua, eta
ikastetxearen testuinguru soziokulturala.
2,4.- Irakasleen, familien eta ikasleen etengabeko formazioa sustatu. Osasun-heziketan,
kontzeptuak, babes faktoreak, baloreak, jarrerak eta trebetasun sozial osasuntsuak
zeintzuk diren landu daitezke. Droga-mendekotasunen prebentzioari dagokionez,
kontzeptuak, ezagupenak, arrisku eta kalteen murrizketaren inguruan sakondu daiteke.
2,5.- Osasun-heziketa eta droga-mendekotasunen prebentziorako programak eta
proiektuak garatzeko beharrezkoak diren teknikak, dinamikak eta tresna pedagogikoak
ematea ezinbestekoa da.
2,6.- Irakasleak eta familiak aritzen diren sozializazio egituretan landu beharreko
proiektuak garatzeko, laguntza eta aholkularitza eskaini.
2,7.- Osasun-heziketa eta droga-mendekotasunen prebentzioa lantzen dituzten
programa eta proiektu horiek ebaluatu. Erabilitako diseinua, martxan jarritakoan
egindako ibilbidea edo prozesua eta lortutako emaitzak ebaluatzea ezinbestekoa da.
Horretarako erabili behar diren adierazleak kuantitatiboak eta kualitatiboak izan behar
dute.
2,8.- Osasun-heziketa eta droga-mendekotasunen prebentziorako programa eta proiektu
hauek, komunitatean drogen mendekotasunei aurrea hartzeko garatzen diren tokian
tokiko planekin koordinatu.
2,9.- Fenomeno hauek ulertzeko moduan eta berari aurre egiteko ematen ditugun
urratsak normalizatzaileagoak diren heinean, mesedegarriagoak izanen dira.
3.- Gestionatu beharreko zailtasunak eta trabak.
3,1.-Eremu administratibotik, instituzionaletik eta politikotik sortu daitezkeen
zailtasunak eta trabak.
• Euskal Herrian dagoen zatiketa administratiboa dela eta, ikastetxeen arteko
koordinazioa eta kooperazioa ez da erraza suertatzen eta gainera Euskal Herria
mailako heziketa-planifikazioa egiteko oztopo izugarria da.
• Administrazio politikoak Heziketa gaia ez du aintzat hartzen.
• Osasunerako heziketa martxan jartzen den kasu gehienetan borondate hutsarekin
izaten da, gainera ikastetxearen ideologiaren, posibilitateen eta baliabideen
menpe egoten da batik bat. Lan egiteko beste modu batzuk eskatu behar dira,
lehenik eta behin aukera eta borondate politikoarekin eta gestionatzen duten talde
politikoaren onarpenarekin landu behar baita gai hau.
3
3,2.- Kontzeptuen ikuspegitik sortu daitezkeen zailtasunak eta trabak.
• Heziketa eta droga-mendekotasunen fenomenoa interpretatzeko eta ulertzeko
erabiltzen diren ereduak. Egun droga-mendekotasunen arloan gehien
erabiltzen diren ereduak ondokoak dira: legearen ikuspegitik sortutako
ikuspuntu debekatzailea, medikuntzatik eta osasunaren ikuspegitik sortutakoa,
psikologista eta psikosoziokulturala.
• Gai honen inguruan hainbat kontzeptu mugitzen ditugu aurrera eta atzera,
baina izena bera duten arren, guztiok ez ditugu berdin ulertzen. Ondorengo
kontzeptuak dira argitu eta adostu beharrekoak: Osasuna, Osasun-heziketa,
droga-mendekotasunen prebentzioa, arrisku-kalte gutxitze, prebentzio eremu
ezberdinak (lehen mailakoa, bigarren mailakoa, hirugarren mailakoa,
espezifikoa eta orotarikoa, unibertsala, selektiboa eta egokitua…).
3,3.- Ikasleen aldetik sortu daitezkeen trabak eta zailtasunak.
• Dagoen heziketa sisteman ez dute sinesten. Gazteak dituzten berezko
interesetatik urrun dago eskola. Gazteen garapena eta sozializazio prozesua
ulertzeko zailtasunak dituen eskola bat da.
• Drogen inguruan informazioa izan badute, baina gehienetan partziala, gaizki
egituratua eta estereotipo, mito eta sinesmen faltsu askoren inguruan eraikia.
Informazioa iturri ezberdinetatik jasotzen dute, batzuetan kontraesanez betea.
• Adierazten duten arrisku-pertzepzioa txikia izaten da. Heltzen diren heinean
arriskuez gehiago jabetzen dira, arrisku-pertzepzioa objektiboagoa dela
antzematen delarik.
• Ikasgela berean, drogekin izandako bizipenak ezberdinak izan daitezke.
Horrela batzuk drogekin jarrera osasuntsuak izan ditzakete, beste batzuk
arriskutsuak, batzuen batzuk drogak hutsalkeriaz goraipatuko dituzte eta beste
bakar batzuk berriz deabrukeria moduan hitz egingo dute haietaz.
• Substantziek sortzen dituzten efektuk zeintzuk diren jakin nahi dute, batzuetan
morbositate kutsuarekin eta beste batzuetan kezkarekin, bai pertsonalki bai
taldean izaten eta ikusten ari diren esperientziaren eraginez.
• Gai horien inguruan helduen ahotik entzuten dutena ez dute aho betez
sinesten, lehenik eta behin helduen ideiak, iritziak eta bizipenak aintzakotzat
hartzea beren kaskezurrean sartzen ez delako.
• Ikastetxeetako arauen inguruan tira birak sortzen dira. Arauen inguruan
oposizioa argi eta garbi azaltzen dute eta dauden mugekin moldatzeko
zailtasunak dituzte. Esan beharra dago ezartzen diren arau eta muga horiek
gehienetan modu autoritarioan inposatzen direla.
3,4.- Irakasleen aldetik egon daitezkeen trabak eta zailtasunak.
• Teoria jakin badakite, baina hau askotan ez da lagungarri suertatzen, praktikan
4
ematen denaren atzetik joaten baita. Beren ikasleek kalean dutenari aurre
egiteko teoriak laguntza handiegirik eskaintzen ez dielarik.
• Ikastetxetik kanpo beren ikasleek dituzten bizipenak eta errealitateak
ezezagunak zaizkie eta honek desorientazioa sortzen die. Honen eraginez
irakasleek hankaz gora eta eztabaidagai jartzen dituzte aurrera eramaten ari
diren eredu hezitzailea eta beren bizitza-zikloa bera ere.
• Susmoa dute egiten duten lanagatik balorazio gutxi jasotzen dutela eta
gizarteko arazo guztiak eskolaren esku uzten direla (drogak, sexualitatea,
indarkeria, ingurumena...).
• Helduok drogen inguruan ditugun eskubideak eta adin txikikoak babesteko
dugun betebeharra nahastu egiten dira . Gauza batek ez du bestea eragozten,
drogak egoki kontsumitzen duen bat hezitzaile ona eta trebea ere izan
baitaiteke.
• Beren ikasleek gai honen inguruan beraiek baino ezagupen gehiago izan
dezaketenez, gaia lantzeko erresistentziak izan ditzakete.
• Hierarkia baten barruan daudela, autoritatea ezarri behar dutela eta diziplina
betearazi behar dutela onartzeko eta jabetzeko zailtasunak.
• Ikasleek egiten dituzten zenbait droga kontsumoengatik, maila akademikoan,
bizikidetasunean eta heziketan ondorioak jasaten dira, eguneroko martxa
gainezka eta hankaz gora jartzen delarik.
3,5.- Familien aldetik sortu daitezkeen trabak eta zailtasunak.
• Gaiaren inguruan ezagupen eskasa. Gehienetan droga ilegalen inguruan kezka
adierazten dute eta legalekin berriz toleranteagoak dira.
• Egiten dituzten eskaerak partzialak eta estereotipatuak izaten dira. Beren
seme-alabak kontsumitzen egon daitezkeen drogen inguruan kezka azaltzen
dute eta egoera hauei aurre egiteko irtenbide magikoak eskatzen dituzte.
• Beren seme-alaba adoleszenteak edota gazteak bizi duten egoerekin
desorientatuak daude. Honen eraginez beren familiatan aurrera eramaten duten
heziketa eredua eta haien bizi-zikloa zalantzan jartzen dute.
• Etengabe ematen ari diren aldaketa sozialen aurrean egonezina. Susmoa dute
aldaketa horiek guztiak ezezagunak eta kontrolaezinak zaizkiela, honek
ziurtasun-gabezia eta antsietatea eragiten die.
• Helduok drogen inguruan ditugun eskubideak eta gure seme-alabak babesteko
dugun betebeharraren inguruan nahaste-borrastea. Gauza batek ez du bestea
eragozten, drogak egoki kontsumitzen duen aita-ama trebea ere izan baitaiteke.
• Gai honetaz aritzeko, hitz egiteko eta berau ulertzeko erresistentziak. Beren
seme-alabek kalean, inguruan eta aisialdi garaian dituzten arriskuez aritzeko
ere zailtasunak.
• Hierarkia baten barruan daudela, autoritatea ezarri behar dutela eta diziplina
betearazi behar dutela ulertzeko zailtasunak.
5
4.- Lan proposamen bat.
4,1.- Ikastetxeetan eskola curriculumaren eta zentroko planaren barruan, osasunaren
sustapena txertatu.
4,2.- Osasun-heziketarako estrategiak (baloreak, jarrerak eta bizitza trebetasun
osasuntsuak) eta droga-mendekotasunen prebentzio unibertsala, selektiboa eta egokitua.
Hau guztia curriculum akademikotik, zehar-lerroetatik, zirkularretik eta tutoretzatik
burutzea.
4,3.- Droga-mendekotasunen fenomenoa ulertzeko eta interpretatzeko erabiliko den
ereduak kontutan izan beharko luke testuinguru eta sozializazio egitura jakinetan pertsona
orok egindako droga erabilpen mota ezberdinak.
4,4.- Dauden errealitate eta eskaera ezberdinen azterketa egiteko garaian, ikastetxeko kide
guztien iritzia eta parte hartzea kontutan hartu. Jasotako datu guztiekin diagnosi komun eta
bateratua marraztuko da eta Osasun-heziketa eta droga-mendekotasunen prebentzio
programaren helburuek izango duten lehentasuna zehaztuko da.
4,5.- Irakasleekin, ikasleekin eta familiekin osasun-heziketa eta droga-mendekotasunen
prebentziorako programa diseinatu, gutxienez hiru urtetarako.
4,6.- Osasun-heziketa eta droga-mendekotasunen prebentzioa definitzeko eta zehazteko
irizpideak:
• Osasuna sustatzeko eta ongizate fisikoa, psikikoa eta soziala sustatzeko
estrategiak.
• jarraikortasunarekin.
• partaide guztien parte hartzearekin, guztiok baitugu zerbait esateko eta
egiteko, aita-amak, irakasleak, ikasleak...
• Dauden eskaerak eta beharrak kontutan izango dituen metodologian oinarritua.
Hasieratik bukaerarako prozesuaren urratsak ondokoak izan daitezke:
errealitatearen azterketa, diagnostikoa, helburuak, programak eta emandako
pauso horien guztien ebaluazioa.
• Modu koordinatuan eta deszentralizatuan burututako ekintzak, sare moduan.
Zenbat eta horizontalagoak, parte-hartzailegoak eta eraginkorragoak hobe.
4,7.- Sentsibilizazioa, formazioa, hezkuntza esku-hartzea eta arautegia garatzeko egingo
diren ekintzak planifikatu eta ebaluatu. Ekintza horiek prebentzioaren maila ezberdinetatik
burutu daitezke, hala nola, prebentzio unibertsaletik, selektibotik, egokitutik eta zehatzetik.
4,8.- Esku-hartze prebentiboa burutzeko irizpide batzuk:
• Informazio ahal den objektiboena eta argiena eskaini, dramatizatu gabe eta
hutsalkeria erabili gabe.
• Hizketa, tolerantzia edo beligerantzia, partizipazioa, konpromezua, kritika eta
autokritika... sustatu.
6
• Lagunarterako beharrezkoak diren baloreen garapena sustatu, hala nola,
elkartasuna, norgehiagokeria-eza, ezberdin izan eta bizi denarekin errespetua,
sormena eta koletibitatea.
• Bizitza estilo osasuntsuak sustatu. Osasunaren alde eta naturarekin,
ingurumenarekin, kulturarekin... hartu-eman harmoniatsuaren mesedetan.
• Erabakiak hartzeko, tentsioak gestionatzeko, frustrazioei aurre egiteko,
gatazkak konpontzeko, egonezinak gainditzeko, mendekotasunak
kudeatzeko... ditugun gaitasunak sustatzeko lagungarri suertatu daitezkeen
trebakuntzak eta errekurtsoak eskaini eta garatu.
4.9.- Programa hau garatzen ari den bitartean irakasleei eta familiei aholkularitza eta
laguntza eskaini.
4,10.- Irakasleak drogen inguruko esku-hartzea aurrera eramateko arazoak dituen kasuetan,
kanpoko kolaboratzaileen laguntza bilatu eta eskatu dezake ikastetxeko ikasleekin aritzeko.
4,11.- “Eskola osasuntsuak” izeneko informazio, aholkularitza eta kooperazio sarea. Sarea
ikastetxe eta profesional ezberdinekin osatuko litzateke eta bertan material ezberdinak
trukatzeko eta eztabaidatzeko aukera egonen da, baita gai horietaz hausnartzeko
posibilitatea ere.
5.- Amaiera moduan, Eskatzea libre! atala.
5,1.- Osasun-heziketa eta droga-mendekotasunen prebentzioa politika kontua delako,
konpromezu politikoaren premia du. Boluntarismoarekin eta borondatez aritzea ez da
nahikoa, giza baliabideak, bitarteko teknikoak eta azpiegiturak eskaintzea eta izatea
ezinbestekoa da.
5,2.- Osasun-heziketa, droga-mendekotasunen prebentzioa, heziketa sexu-afektiboa,
elkarbizitza-heziketa, ingurumen-heziketa, hezkidetza, aniztasuna eta beste hainbat arlo
gehiago ere heziketa dira. Batak zein besteak pertsonaren izatea eta izana filosofia
normalizatzaile batetik “lantzea” dute helburu. Filosofia honek oinarritzat hartzen ditu
bizitzarako amankomunak diren baloreak, jarrerak eta trebetasun sozialak. Horregatik,
ikastetxeetan aritzen garen agente ezberdinak eta eskola-curriculuma osatzen dugunok,
proiektuak diseinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko orduan ahalegin handi eta berezia egin
beharko genuke, modu koordinatuan eta kooperatiboan arituz.

DROGEN PREZIOEK BEHERA

Kapitalismoa dagoen herrietan produktu bat erostea geroz eta zailagoa da ditugun soldatekin, hau da, produktu baten salneurria urtean bi edo hiru aldiz igotzen da baina soldatak aldiz oso gutxi igotzen dira eta ondorioz zaila da gastuei aurre egitea beraz jendeak oinarrizko gauzak besterik ez ditu erosten.

Baina bada produktu bat leku guztietan salneurri berdinean mantendu dela azkeneko urteetan, droga. Herrialde bakoitzean salneurria desberdina, da lortzeko dagoen zailtasunaren arabera.
Adibidez Kolonbian edo inguruko herrialde batean kokaina euskal herrian baino askoz merkeago dago eta berdin gertatzen da kalamuarekin.

Datu hauek ikusita ausartuko nintzateke esatera poliziak ez duela eragozpen handirik sortzen droga trafikanteengan. Suposatzen da geroz eta zailagoa izan droga pasatzea herrialde batera geroz eta garestiagoa da honek esan nahi du ez direla salneurriak igotzen jendeak gehiago kontsumitzeko. Pentsa ezazu kokaina gramo patek 60 euro balio ditu, zuk 90 euro dituzu beraz gramo eta erdi erosi dezakezu. Orain imajinatu gramo batek 80 euro balio duela beraz gramoa eta pixka bat gehiago erosteko daukazu.
Bada beste faktore bat, gamelu batek 60 eurotan badu eta beste baten 50 eurotan normalena da 50 eurotan dagoena erosi nahiz eta kalitatea baxuagoa izan.
Trafikante baten helburua dirua lortzea da beraz kokaina 50 eurotan mantentzen ezkero gehiago salduko du eta diru gutxiago lortuko du 60 eurotara igo ezkero.

Azken baten hau beste guztia bezala negozioa da eta pertsonen helburua dirua lortzea da.
Beste herri batzuetan aldiz hau ez da arazo bat komunismoaren alde baitaude.