2009/02/04

DROGA KONTSUMOAREN ERAGINAK

Drogen menpekotasun edo abusuak pertsonengan askotariko arazoak
eragiten dituzte, haien artean:

1. Arazo fisikoak: digestio aparatuan, bihotzean, azalean eta sexuan nahasteak
eta nahaste neurologikoak, zirrosia, hepatitisa, HIESa, biriketako minbizia,
miokardioko infartua, sudur-trenkada zulatzea, koma eta heriotza eragin
ditzakete.

2. Arazo psikologikoak. Drogek pertsonaren adimenean eta jokaeran duten
ondorioa ezin da ukatu. Memorian eta kontzentrazioan nahasteak, umorean
aldaketak, antsietatea, sumindura, oldarkor bihurtzea, bortizkeria, nor bere
buruaz beste egiten saiatzea edota arazo larriagoak eragin ditzake, esaterako
intoxikazioa, abstinentzia, antsietate nahasteak, nahaste psikotikoak,
jokabidezkoak...

3. Lan-arazoak. Laneko ikuspuntutik, drogen kontsumoak arazo ugari sortzen
ditu, hala nola:
-Lan-istripuen kopurua handitzea, langile ez kontsumitzaileena baino bizpahiru aldiz handiagora.
-Bajak eta absentismoa hirukoiztea.
-Laneko errendimendua txikitzea eta lankideengan eragitea,
enpresaburuari kalte egiteaz gain komunitateari ere galerak eraginez.
-Lan-heriotzak areagotzea.
-Kontsumitzaileei lana hondatzea: lanpostua aldatu, bertatik bota,
langabezia, ezintasuna...



4. Arazo ekonomikoak. Drogen erabilera jarraitua oso garestia izatera irits daiteke. Kontsumitzaileek duten diru gehiena erabiltzen dute drogak erosteko, askotan oso gutxirekin geratzen dira beste beharretarako. Aurrezkiak xahutzen joaten dira eta zorrak agertzen dira. Kasu batzuetan familiako ekonomian
eragina izan dezake.

5. Lege-arazoak:
- Alde batetik, drogen prezioak, azaldu berri dugun bezala, ekonomiabaliabideak gainditu ohi dituenez, pertsona delinkuentziara eramanohi du, lapurtuz edota prostituzioa praktikatuz.
- Beste alde batetik, zenbait drogak kontsumitzailearengan jokabide bortitzak eragin ditzake; iraintzea, erasoak, bortxaketak, tratu txarrak edo erailketa ...

6. Arazo sozialak. Drogak kontsumitzeak gizarte-mailako arazo ugari eragin ditzake, azpimarratzekoak dira:
- Lagun, familia, bikote, bizilagun eta abarren arteko harremanetan asaldura sortzea. Oso egoista eta egozentrikoak bihurtzen dira, ez zaie beste inor axola eta helburu bakarra droga lortzea eta
kontsumitzea da.
- Trafiko istripuak areagotzea, substantzia toxikoekin lotuta baitaude askotan.
- Osasun-gastuen igoera nabarmena (gaixotasunak, ospitaleko sarrerak, mediku zerbitzu espezifikoak) eta gizarte-prestazioen igoera (langabeziarako diru-laguntzak, ezintasunezkoak, prebentzio-
-kanpainak...).

7. Familia-arazoak. Drogek, kontsumitzailearen bizian eragiteaz gain, honen familiako kideengan ere eragiten du. Etxean droga-arazo bat agertzen denean errua banatzeko eta arrazoiak bilatzeko bide mingarri bat hasten da. Familia ezjakintasunetik susmora igarotzen da, egiaztatzetik arazoa ezkutatzera, edota erantzunak bilatzera. Zenbait kasutan, kontsumitzaileak egindako akatsak estaltzen ditu familiak, edo ekintza ilegaletara jo dezake, adibidez droga erostera. Senideen sentimendu nabarmenenak antsietatea, nahastura eta lotsa dira. Etxean haurrak badaude, hauek izaten dira kaltetuenak arazo honen ondorioz, besteen hutsak ordaintzen dituzte-eta. Egoera honek etxean ahalik eta denbora gutxien igaro nahi izatera eramaten ditu, eta batzuetan horrek jokaera desegokia hartzera bultzatzen du. Batzuetan, familiak laguntza eta tratamendua behar izaten du osasun fisiko eta psikologikoari eusteko.

No hay comentarios: