Drogak edo substantzia psikoaktiboak legezkoak edo legez kanpokoak izan daitezke. Baina guztiek antzeko moduan jarduten dute: garunean izaten dute eragina. Ez da ukatu behar, ordea, droga batzuk beste batzuk baino arriskutsu eta kaltegarriagoak direla.
Kontsumitzen den drogaren arabera, ondorioak eta arriskuak aldatu egiten dira. Horretan eragina dute besteak-beste, kontsumitzailearen ahultasunak, kontsumitu den substantziaren edo substantzien kopuruak, maiztasunak eta kontsumoaren inguruak.
Garbi eduki behar da, ordea, droga mota ezberdinak daudela. Alkohola, tabakoa, kanabisa, kokaina, heroina eta beste substantzia asko dira drogak. Batzuk legezkoak dira eta beste batzuk ez, baina guztiak dira substantzia psikoaktiboak. Hau da, garunaren gain jarduten dute. Ondorengo ondorioak sortzen dituzte:- Adimenaren jarduera, sentipenak eta jokabideak aldatzen dituzte. Kontsumoa arriskutsua da osasunarentzat eta ondorio sozialak ere izan ditzake kontsumitzaileen eguneroko bizitzan eta bere ingurunean; kontsumoak, bestalde, mendetasuna eragin dezake.
- Era askotako ondorioak eragiten ditu gorputzean, droga bakoitzaren ezaugarrien, ondorioen eta toxikotasunaren arabera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario