Drogen kontsumoaren ondorioak eta arriskuak aldatu egiten dira substantzien eta haien erabileraren arabera. Kontsumitzailearen ahultasunak, substantziaren ezaugarriek, inguruak edota kontsumoaren kantitate eta maiztasuna ezberdinak izan ohi dira eta eragin ezberdina dute pertsonengan.
Komunitate zientifikoak jokabide ezberdinak bereizten ditu:
Erabilera
Noizbehinkako kontsumoa da, neurrizkoa kasu gehienetan eta posible da urrunago ez iristea. Egoera hau sarriago gertatzen da gazteen artean, jakin-minez, denbora-pasa moduan edo ingurukoak imitatzearren probatzen baitituzte.
Litekeena da kontsumo mota honek pertsonarengan eta inguruan berehalako ondorio negatiborik ez eragitea, nahiz eta aldian aldian intoxikazio larriak gertatzen diren. Alkohola izan ohi da modu honetara kontsumitzen den substantzia ohikoena. Tabakoa eta kanabisaren erabilera ere gero eta zabalduago dago. |
Abusua edo erabilera problematikoa
Drogen abusua erabilera desegokia da, pertsonarengan edo bere ingurunean kalte fisiko, psikiko eta sozialak sortzen baititu. Kontsumo mota hau ez da aldi bakarrean hartzen den substantziaren kasua ezta neurrizko kontsumoa ere. Hori baino gehiago da. Egoera hauetan gertatzen da:
- Kontsumoak arrisku erantsiak eragiten dituenean (gidatzean konzentrazioa galtzea)
- Elkarbizitzaren arauak hausten direnean (indarkeria ekintzak edo istripuak drogen eraginpean)
- Arazo pertsonal eta sozialak larriagotzen direnean (familia harremanak, ekonomikoak...)
- Zailtasunak lanbidearen eskolaren eta familiaren betebeharrei erantzuteko
- Egun batzuez droga uzteko ezintasuna
Mendetasuna
Mendetasuna, kontsumo aldi baten ondoren, drogarekiko harremanari lehentasuna ematen zaionean hasten da. Substantzia hori bilatzea eta kontsumitzea da pertsona horrentzat eguneroko zeregin garrantzitsuenetakoa. Sintomak honako hauek dira:
- Kontsumitzeko beharrari aurka egiteko ezintasuna
- Barne tentsioa areagotzen da, estutasuna dago ohiko kontsumoaren aurrean eta depresiora iritsi daiteke
- Kontsumitzen denean lasaitasuna sentitzen da
- Autokontrola galdu dela sentitzen da
Polikontsumoa
Sarritan droga bat baino gehiago kontsumitzen dira aldi berean: alkohola eta tabakoa; kanabisa, tabakoa eta alkohola; estasia eta kanabisa...
Kontsumo mota honen arriskuak ez dira beti ondo ezagutzen. Sustantziak nahasten direnean, euren ondorioak ugaldu egiten dira eta arriskuak ere bai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario