DROGAK ETA GIZAKIA
Drogak aintzinetik gizakiekin batera aurkitu ditugun sustantziak dira. Kultura bakoitza ospakizunetan sendagai edo elikadura hauen erabileraz baliatu dira eta hauekiko elkarbizitza, orain mende t’erdirarte, ez zuen arazo larregirik eragiten gizartean.
Esan bezala kultura bakoitzak bere droga propioak erabili ditu; horrela, amerikako herriek kokaina, tabakoa, peyotea eta antzerakoak izan dituzten heinean, arabiarrek hatxis-a edo marihuana izan dituzte, ekialdeko herriek opioa eta gureak alkohola izan du (azken hontan eta neurri txikiago batetan gure mendietako mongi edo perretxiku aluzinogenoak -akelarretan oso erabiliak- ere aurkitzen ditugu).
Beraz drogak eta gizakiak historian zehar elkarloturik aurkitzen ditugun elementuak dira. Kultura bakoitzak droga propioekiko tolerantzia handiagoa du, hau da errezago onartzen ditugu gure artean mendeetan zehar erabili ditugunak; hau dela eta europan preokupazio gehien eragin dezaketen drogak koka eta opioazeoak diren bitartean, hegoamerikan alkoholarekiko adikzioak eragindakoa dela baieztatu dezakegu.
Zentzurik al du gizakiarekin batera betidanik azaldu den elementu edo sustantzia hauekiko gaur egungo agintarien jarrera?
MENDEBALDEKO PREPOTENTZIA
Mendebaldeko herriek, AEB buru, mantentzen duten jarrera onartezina deritzogu. Badirudi, eta tabakoaren kontrako “gerra” progresiboak hala erakusten du, mundu hontan soilik droga batentzako lekua utzi nahi dela, alkohola. Kasualitatea al da europearren droga nagusia izatea lekua izan behar duen bakarra? Akaso honen kontsumo abusiboak eragiten duen kaltea besteak eragiten dutena baino “epelagoa” al da?
DROGEN ARRISKUA
Gure ustez argi gelditzen da orain arte esandakoagatik drogak berez ez direla txarrak. Hauen kontsumo neurrigabeak (adikzioak) eragiten duen dependentzia eta kalte fisiko zein psikologikoa da benetan arduratu behar gaituena. Kaltegarria al da jai batetan “raya” bat sartzea edo porro pare bat erretzea?
Drogen benetazko arriskua ilegalizazio egoerak eragindako drogen adulterazioan datza. Kontsumo abusiboa beti ere kaltegarria edo oso kaltegarria izan daitekela onartuta, argi utzi behar dugu kontsumo arduratsua gizabanakoaren eskubide bat dela. Gaur egungo egoerak ordea kontsumo arduratsu hori ere arriskutsua bilakatzen du lehen esandakoagatik. Ilegalizazio egoerak, azterketa sanitariotik at uzten du edozein sustantzia honen adulterazioari bidea zabalduz eta nohiz behinkako kontsumo arduratsua ere arriskutsua bilakatuz. Nohizbehinkako kontsumoa debekatu behar al dugu kontsumo abusiboa ere ematen delako?
ILEGALIZAZIOAREN ONDORIOAK
Teorian bilatu nahi zen kontsumo desagerpena ez da inondik inora lortu. Kontsumoa hor dirau eta baita ere honen abusoak eragindako kalteak.
Hortaz gain, hau da politika honen objetiboetan ezer ez lortzeaz gain, ilegalizazio egoerak arazo berri eta larriagoak ekarri ditu: narkotrafikoa -honek mugitzen duen dirutza beltza eta boterea mafia edo mafioso ezberditzen oinettan utziz- eta drogen adulterazioa - hau izanik hilketa gehienak eragiten dituen faktorea osasun azterketarik kanpo uztean eta ondorioz kalitateari erasoz eta arrisku larriagoak sortuz.
Ilegalizazioa neurri injustu eta kaltegarria bada, legalizazioa ez da droga turismoa bultzatzeko erabaki bat bezela ulertu behar; askatasun guneak sortzeko neurria bezala baizik, arazo erreal bati irteera baliagarriak emateko neurria bezela batipat.
PROPOSATZEN DUGUNA 1.Drogen legalizazio markoa bideratzea. |
LEGEZTAPENAREN ALDEKO MANIFESTUA
1.- Drogak aintzinetik gizakiarekin harremanetan daude. Kultura bakoitzak bere droga propioak erabili ditu elikaduran, sendagintzan edo ospakizunetan. Amerikako herriek tabakoa, peyotea, kokaina…, arabiarrek hatxisa, marihuana…, ekialdeko herriek opiazeoak, mendebaldekoek alkohola…
2.- Gai honetan ere mendebaldeko herrien harrokeria agerian gelditzen da. Droga legalen eta ilegalen zatiketak ez dio osasunarengan izan dezaken eraginari begiratzen, herri boteretsuenen agintarien interesei baizik.
3.- Kontsumo arduratsua norbanakoaren askatasunaren erabileraren islada izateaz gain eskubide bat ere bada.
4.- Ilegalizazioak ez ditu bere helburuak lortu: droga ez da desagertu, kontsumoa ez da ekiditu eta gainera arazo berriak eta latzagoak bultzatu ditu; batipat narkotrafikatzaile sare beldulgarria (honek suposatzen duen botere ekonomiko eta politikoaren konzentrazio ez legitimoa) eta drogen adulterazio edo manipulazioa (ondorioztatzen dituen osasunarekiko kalte gehituekin).
PROPOSATZEN DUGUNA
1.- DROGEN LEGALIZAZIO MARKOA BIDERATZEA
2.- HAUEN INFORMAZIO ZEHATZA ETA ERREALA BIDERATZEA
3.- SUSTANTZIA EZBERDINEN AZTERKETA SANITARIOA
4.- KONTSUMO ABUSIBOA EKIDITZEKO HEZKUNTZA PLAN INTEGRALAK JORRATZEA
5.- MENPEKOTASUNA DUTENENGANAKO LAGUNTZA ETA GIZARTERATZE POLITIKAK
6.- KONTSUMORA BULTZATZEN DUTEN ARRAZOIAK AZTERTU ETA HAUENGAN ERAGIN
7.- IHARDUERA OSASUNGARRIAK BULTZATU ERAKUNDE EZBERDINETATIK
Hemen goian drogen aldeko kanpaina bat jarri dut,bi aldeak erakustea garrantzistsua baita errealitatea ezagutzeko http://www.gazteabertzaleak.org/drogen-legalizazioen-aldeko-kanpaina-hipokresiarik-ez-legeztapena/ |
1 comentario:
Kaixo! Oso interesgarria iruditu zait sarrera honetan azaldu duzun ikuspuntua. Gauza hauek modu zabalago batean tratatu beharko liratekeela uste dut. Ikusi arte!
Publicar un comentario